Piparrak

“GURE IKUSPEGIA ARRUNTA DA. GUZTIA ZOR DIOGUN NATURAREN ZIKLOEKIN BAT EGITEN DUGU”.

Pedro Zubelzu

Urteetan zehar, arretaz bilatu eta aukeratu ditugu Ibarrako piparraren gure laborantza osatzen duten lursailak. Gure ekoizpena Eusko Label zigiluak ziurtatzen du; izan ere, berariaz aukeratutako haziak erabiltzen ditugu, lan-prozesua eta ontziratzea zorrotz kontrolatzen dira, produktuaren kalitatea handia da, eta ingurumen-estandarrak betetzen ditugu.

Ibarran eta Gipuzkoako inguruko hainbat herritan kokatzen diren lursailetan lan egiten dugu. Larrez eta basoz inguratuta daude guztiak, eta, hedadura osoan malda leun bat dute landareen baldintzak onenak izan daitezen.

Izurriteak guk geuk ereiten ditugun lore banden eta ongarriei esker saihesten ditugu. Gure lursailak inguratzeaz gainera, esparru naturala osatzen dute.

Hori dela-eta, gure laborantzek Ekoizpen Integratuaren ziurtagiriak eskuratu dituzte. Ekoizten dugun piparra ezaugarri bereizgarriak ditu; azal fina dauka, haragi samurra, ez da mina, eta kolore berde-horixka eta zapore leuna ditu.

Ekoizpen guztia ontziratzen da, kalitatean eta ehundura irabaziz. Piparra eskuz aukeratzen dugu, eta garraztasun eta gatz gutxiko ardo zuri ozpinetan ontziratzen da ondoren. Gutxienez bi hilabetez heldu ondoren, dastatzeko prest dago etxean zein jatetxean kontsumitzeko.