FAMILIA TRADIZIOA 1994TIK
Zubelzu Piparrak 1994tik Ibarrako piparra Eusko Label ziurtagiriarekin eta modu jasangarrian lantzen eta ekoizten duen familia enpresa da.
Gure piparrak, haragitsua eta azal finekoa, ospe handia eskuratu du merkatuan, eta plateretan osagarri izateaz gainera, hainbat aperitibo eta mokadutan oinarri gisa ere erabiltzen da.
2012an, Azti Tecnaliarekin elkarlanean, elikagaiak ikertzen dituen enpresa, gure lehen gildak merkaturatu genituen, betiko gildak. Prestatuta eta kontsumitzeko prest dagoen betiko euskal pintxoa merkaturatzen zuen lehen enpresa bilakatu ginen.
Betiko gildaren ostean, antxoadun gilda, galeper-arrautza eta gaztadun gildak iritsi ziren. Gure gilden kalitateak, Ibarrako gure piparrarekin eginak, “TQ Goi Mailako Zaporea, kalitate goreneko zigiluarekin” eta izarrarekin izan zen saritua 2016an.
Zapore berrien etengabeko bilaketak piperminetik eratorritako produktu sorta handi bat sortzera eraman gaitu. Gure azken ekarpena pipar moussa izan da, “TQ Zapore Gorena Saria”, kalitate goreneko zigilua eta izarra eskuratu dituena 2020an. Haragi eta arrainei laguntzeko pipermin-pate ezin hobea da, eta saltsentzako ekarpen zoragarria. Basque Culinary Centerrekin batera gure moussearekin errezeta ezberdinak prestatzeko errezeta-liburuxka bat osatu genuen. Hemen deskargatu dezakezu.
Jakin badakigu gure arrakastaren sekretua atzean lan egiten duten pertsonak ere badirela, eta, horregatik, lantalde onenaz inguratzen gara. Izan ere, guztion elkarlana gabe ezinezkoa izango litzateke.